UDAL DIRU-BILKETA

 

 

KOBRANTZA IRAGARKIA

 

HUTSEN ZUZENKETA

 

Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu, Jarduera Ekonomikoen gaineko zergaren 2014ko erreziboak ordaintzeko  epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:

 

Epea:

Ø        2014ko urriaren  1etik 2014ko azaroaren 10era

 

Lekuak eta medioak:

Ø        Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2014ko azaroaren 10ean.

Ø        Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:

§          Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 8:30etatik 13:30era, edota larunbatetan, goizeko 9:00etatik 13:00etara, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio.

§          Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edota Udalaren zerbitzu telematikoen bidez, www.bergara.eus tarteko delarik.

 

Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.

 

Bergara, 2014ko irailaren 26a

 

ALKATEA