.397  ke-detektagailu jarri dira

    .premien zerrenda egin da

    .urritik abendura lanekin jarraitzeko deia egiten da 16.000€ko aurrekontuarekin (La Caixaren 6000€ko laguntza izango du programak)

 

Udalak, 82 urte gora izan eta bakarrik edo 65 urte baino gehiago dutenekin bizi diren etxeen azterketa egin du, sute arriskuak eta premia sozialak aztertzeko. Aurtengo azken hiru hilebeteetan lanakin jarraitzeko deia luzatu du

 

Guztira 342 etxebizitzak jaso dute zerbitzua, 476 etxebizitako erroldatik %72ak , beste zenbaitek arrazoi desberdinak gatik ez dute parte hartu, ondorioz, esan genezake %90eko estaldura izan duela programak. Lana Atiempo enpresak gauzatu du.

 

Etxebizitzetako sute arriskuak baloratzean era desberdinetakoak izan dira, esaterako galdararen errebisio eza, gas-aire iheserako zulorik eza, berogailuak estalita edukitzea, argi diferentzialaren eza, tximiniak zikin, likidu inflamagarriak su eta gas-etik gertu, e.a…

 

Etxe guztietako krokisa egin da, autobabeserako manuala banatu eta segurtasun pauta partikularrak eman. Guztira 397 ke-detektagailu jarri dira.

 

Bestalde, 342 etxebizitza hauetan premia sozialen azterketa egin da. Azterketa honetan, bizi baldintzak, gizarte eta familia harremanak, gizarte baliabideen ezagutza, zerbitzu premiak eta arlo sozialeko gabezien ezagutu eta antzematea izan da helburu.

 

Hola, aztertutako etxebizitzetan zerbitzu hauei buruzko informazioa eskuratu nahi dute:

Mendekotasun balorazioa:                            14

Tele-laguntza zerbitzua:                                31

Etxeko laguntza zerbitzua:                            17

Catering zerbitzua:                                        12

 

Bestalde, honako premia bereziak antzeman dira:

 

Konpainia beharra:                                        10

Bainugela egokitzea:                                      40

Igogailua jartzea:                                           53

Beste premia batzuk:                                       9

 

Hurrengo urratsa premia hauek adierazi duten herritarrengana hurbildu eta erantzuteko dauden aukerak aztertu eta planteatzea izango da.  Aurtengo azken hiruhilabetekoan lanarekin jarraitzeko deialdia egingo du Bergarako udalak. 16.000 €-tako aurrekontuarekin  ( 6.000 €-ko laguntza jaso da la caixa-ren eskutik ) bakarrik edo 65 urtetik gorako beste pertsona batekin bizi diren 81 urteko 90 -100 herritarrengana iritsi nahi da.