San Martzialeko berdegunea behar bezala erabiltzeko zenbait arau onartu ditu Bergarako Udalak

Urtero, San Martzialeko erromeria dela eta herritar asko biltzen da inguru honetan. Zenbaitek espazioaren eta bertako ondare natural eta kulturalaren erabilera ezegokia egin dute, hondatzera ere iritsita. Hori saihesteko zenbait arau onartu ditu Udalak.

Jaurlaritzaren erabakiz Bergarako KZ Gunea itxita mentenduko da arratsaldez

Udalak hainbat kexa jaso ditu zerbitzuaren murrizketa salatzeko baina Udalak ez dauka eskumenik KZ Gunearengan Eusko Jaurlaritzaren menpeko zerbitzua baita.

Bergarako KZ Gunea arratsaldez ixteak ekarri dituen kexei erantzunez, Bergarako Udalak ondorengoa argitu nahi du:

KZ Guneak bere zerbitzuetan murrizketak egin ditu eta erakunde hau Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoenez, murrizketak Eusko Jaurlaritzak agindu ditu, ez Udalak.

Kirol elkarteekin bilera

Ekainaren 26an Bergarako Udaleko Kirol Zerbitzuak bilera egingo du herriko kirol elkarteekin.

Datorren, asteazkenean, hilak 26, arratsaldeko 7etan Udaletxeko Gobernu batzorde gelan, herriko kirol elkarteekin bilera deitu du Udaleko Kirol Zerbitzuak.

Bertan besteak beste, honako gai hauek jorratuko dira:

  • 2013. urteko hitzarmenak.
  • 2013-14 denboraldirako instalazio eskaerak.
  • Irailaren 29an, “Kirola kalera” eguna.
  • Norberak dakarrena

Cambios en el Equipo de Gobierno de Bergara

Durante el pleno del próximo 24 de junio se harán efectivos algunos cambios de cargo en el Equipo de Gobierno de Bergara: por un lado, dejará su cargo y el Equipo el ahora Alcalde de Bergara Jesus Elortza; asimismo, también abandonará el Equipo de Gobierno la concejala Justina Elexpuru. Ocupará el cargo de Alcaldesa la ahora concejala Jaione Isazelaia.

Capoeira saio irekia udako kanpainan izena emateko

Bergarako Udal Kirol Zerbitzuak abian du 2013ko uda kanpaina. Ia 40 jarduera/ordu eskaintza ezberdin egin dira eta eskaintza berrien artean Capoeira dago. Capoeira zer den jakiteko, egokiena frogatzea da, eta horretarako saio irekia antolatu du Kirol Zerbitzuak capoeira emango duen Senzala Euskadi Capoeira taldearen eskutik. Ekainaren 15ean, 12:00etan izango da Agorrosinen.

Bergarako ikasleak eta udal ordezkariak herriko egoera hobetzeko elkarlanean Eskolako Agenda 21en bitartez

Sin título-1.jpg
Sin título-1.jpg

Bergarako ikastetxe guztietako 1.000 ikasle baino gehiagok hartu dute parte Eskolako Agenda 21 heziketa-programan, herriko egoera aztertu eta udal ordezkariei hobekuntzak proposatuz. Maiatzaren 29an egin zen ikasleen eta udal ordezkarien arteko bilera.

Orriak