“El Borracho Burlado” opera komikorako sarrerak salgai

Bergarako musikazale talde batekoek eta Udalak martxoan ikusgai izango den "Mozkorra Parregarri" (“El Borracho Burlado”) opera komikoa antolatu dute. Sarrerak internetez erosteko egin klik hemen (Internet bidez sarrerak otsailak 18tik aurrera erosi ahalko dira). 

Era berean, emanaldietarako sarrerak salgai egongo dira Kultur Etxean, Pikuperen bulegoan, Lazkano eta Lombide oinetako dendetan eta interneten www.bergara.eus helbidean.

Faktura elektronikoaren arloko berrikuntzak hornitzaileentzat

Faktura elektronikoen araudia aplikatuz, 2015eko urtarrilaren 15etik “Gipuzkoako Fakturen Sarrera Puntu Orokorra” (FSPOe) abian da. Araudi honen arabera, pertsona juridikoak behartuta egongo dira hemendik aurrera Bergarako Udalari eta bere organismo autonomo eta sozietate publikora faktura elektronikoak bidaltzera.

Horrela, hornitzaileek fakturak igorri ahal izateko beharrezkoa dute Udaleko eta bere organismo autonomo eta sozietate publikoaren kodeak ezagutzea.

Ondorengoak dira:

Bergarako Udala.

Kontuhartzailetza zerbitzuari. KODEA: L01200744

Bergarako I Antzerki Ziklorako sarrerak salgai

Udalak aurten estrainekoz, Bergarako I Antzerki Zikloa antolatu du. Otsailak 20ean hasi eta martxoak 1era bitartean zortzi antzerki emanaldi eskainiko dira. ANTZERKI ZIKLORAKO BONOAK otsailak 10etik aurrera jarriko dira salgai 17:30ean Kultur Etxean.

ZAZPI ALDIZ ELUR (Mikel Laboa Elurretan) ikuskizunerako sarrerak otsailak 10etik aurrera erosteko aukera izango da 17:30ean Kultur Etxean eta internet bidez ere erosteko aukera izango da. Internetez sarrerak erosteko egin klik hemen

Simon Arrieta margolaria jaio zeneko mendeurrena

Gaur 100 urte jaio zen Simon Arrieta, bergarako margolaria, eta urtemuga ospatzeko, Bergarako Artisten Elkarteak (BEART), Bergarako Udalarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Migel Angel Elkoroberezibar herriko ikertzailearekin elkarlanean, 2015erako egitarau zabala prestatu du.

2015 guztian zehar ekintza ezberdinak antolatu, nagusiki, lau lan ildoren inguruan:

SIMON ARRIETAREN LANEN INBENTARIOA

Udal lan eskaintzak. Kale-garbiketarako peoia eta Zabalotegi aretorako laguntzailea

Udala kale-garbiketa zerbitzurako peoi espezialistaren lanpostua eta Zabalotegi aretoko kultur ekintzetarako eta udalak antolatutako beste kultur ekitaldi eta jaialdietarako laguntzailearen lanpostua barne promozioan betetzera doa. 

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus ondorengo estekak edo sartu webguneko "udal lan eskaintzak" atalean.

Lanpoltsa: 
ez
Izangaiek bete beharreko baldintzak: 

Oinarrietan jasotakoak eta, besteak beste, ondorengoak:
•16 urte beteta izatea.
•Eskolaratze-ziurtagiria edo pareko titulazioa
•1 HE, ez derrigorrezkoa
•B gida baimena
•Bergarako udaleko E sailkapen-taldeko lanpostu batean langile finkoa izatea, gutxienez bi urteko antzinatasunarekin.

Ostiral iluntzera arte luzatzen da alerta naranja elurragatik

Elurrak oraindik egun pare batez izatea espero da. Gaur arratsaldean eta bihar, ostirala, elur-kota 200 metrora egongo da eta 2-15 zentrimetro bitarteko lodierak aurreikusten dira. Era berean, abisu horia eman dago izotz arriskuagatik ere.+

Gauzak horrela, udaletxeko guardiako laguntza-talde berezi bat egongo da eta Udaltzaingotik kudeatuko da laguntza-talde hau. Beraz, arazoren bat izanez gero, Udaltzaingora dei dezakezu (943-779106) arratsaldean zehar edo bihar.

Elikadura Jasangarria aztergai eskoletan Eskolako Agenda 21 egitasmoaren baitan

Bergarako eskoletako ikasleek 2014/2015 ikasturtean zehar ere, Eskolako Agenda 21 proiektuan murgilduta dabiltza iazko ikasturtean bezalaxe Elikadura Jasangarria ikuspegi ezberdinetatik aztertuz. 
 
Hala, landa eremuaren garrantzian oinarrituz, bertako ekoizpenaren eta kontsumoaren nondik norakoak aztertuko dira aurten. Horrez gain, herriko azoka ezagutu eta biziberritzeko lan berezia egingo da. Horrenbestez, ikasturtea hasi denetik egindakoen berri emateaz gain, neguan zehar osatuko den ibilbidearen aurreikuspena jasotzen da atxikitutako dokumetuan. 

Torturaren kontrako Egunaren harira antolatutako ekitaldiak

Torturaren Kontrako Egunarekin bat etorriz, Bergarako Lokarriko Foroak Udalaren laguntzarekin bi ekitaldi antolatu ditu aste honetarako:

 

Lasa eta Zabala filma

Otsailak 11, asteazkena               

20:00etan

Zabalotegi Aretoan

 

Memoria Historikoaren inguruko hitzaldia.

Hizlaria: Paco Etxeberria, auzitegi-mediku-antropologo eta EHU/UPVko irakaslea.

Otsailak 13, ostirala                                   

19:00etan

Udaletxeko Pleno Aretoan

Orriak