Laboratorium museoak, Mendia Bizirik Pol-Pol taldearekin elkarlanean, Bergarako eta Euskal Herriko ugaztunak ezagutzeko tailerra antolatu du abenduak 30erako, ostirala: Errekaldeko lorategian bizi diren animalien lorratzak ezagutzeko ibilbidea, saguzarren babeserako kutxak eta katagorrien janlekuak lorategiko zuhaitzetan jartzea, eta museoko bildumako hainbat ugaztun ezagutu ondoren, hauen igeltsuzko oinatzak egiteko tailerra eskainiko da. Jarduerak Errekalde jauregiko lorategian eta museoko laborategian burutuko dira eta saioak 3 ordu inguru iraungo ditu. Tailerra 10:30ean hasiko da eta 6tik 12 urtera arteko haurrentzat egokia izango da. Txikienak gurasoekin etortzea gomendatzen da. Izena ematea beharrezkoa da, horretarako, hemen eman behar da izena; http://laboratorium.eus/eu/eskaera-orria/ugaztunen-tailerra