Urtarrilaren 3an (asteartean) Arabako Natur Zientzien Museoa  eta Mendixur Parke Ornitologikoa ezagutzeko txangoa antolatzen dugu,  Mendia Bizirik Pol-Pol taldearekin elkarlanean. Txangoan helduek eta haurrek eman dezakete izena, familia giroan egiteko egokia izango da. 18 urte artekoak bete beharko dute gurasoen baimen orria eta 16 urte artekoak gainera heldu batekin batera joan beharko dira ezinbestean. Baimen orria museoko harreran egongo da eskuragarri. 

 

Goizeko 9etan irtengo gara Fraiskozuri plazatik (pilotaleku paretik) eta arratsaldeko 3ak aldera bueltan izango gara. Txangoan parte hartzeko prezioa 10 eurokoa da. Prezioan sartuta daude bidaia (autobusean), sarrerak eta bisita gidatuak. Izan ere, museoan bisita gidatua izango dugu 10etan. Eta ondoren, parke ornitologikoan ere, 2 monitore izango ditugu gidari eta laguntzaile lanak egiten, ikusiko ditugun hegaztiak identifikatzen irakasten. Behaketa materiala (prismatikoak, teleskopioa) Pol-Poleko kideek eramango dute baina komeni da, ahal duenak, bere material propioa eramatea.

Izen ematea museoko harreran zein internet bidez egin ahal izango da izen ematea. Parte hartzaile bakoitzeko formulario bat bete beharko da. Plazak mugatuak dira. Formularioa bete orduko, ordainketa egina egon beharko da, transferentzia bidez, kontu hauetako batean:

  • Euskadiko Kutxa (Laborala): 3035 0009 16 0090900017
  • Kutxabank: 2095 5070 71 1062071534

Ordainketa agiria museoko harreran bertan eman daiteke, edo laboratorium@bergara.eus helbidera bidali.

Internet bidezko izen ematea: http://www.laboratorium.eus/eu/eskaera-orria/txangoa-arabara-urtarrilaren-3an