Dagoeneko amaitu da Bergarako Udaleko 2017ko egutegiaren kaleko banaketa. Egutegiak kasurik gehienetan buzoietan laga dira eta beste batzuetan atarian pilatxoan. Etxebizitza bakoitzerako bana utzi da baina edozein arrazoirengatik egutegi gabe geratu direnek edo ale gehiago nahi dituztenek Udaltzaingoan jaso ahal izango dituzte gaurtik, abenduaren 21etik, aurrera.
Baserri-auzoetako banaketa auzo-alkateak egin dute edo egingo dute datozen egunetan. Auzo-alkaterik ez duten auzoetako bizilagunek, berriz, Udaltzaingora etorri eta bertan jaso ahal izango dituzte.