Iberdrola Distribución Eléctrica S.A.U. enpresak  zerbitzuaren kalitatea hobetzeko lanetan ari zirela eta,  abenduaren 23an 9:00etatik 15:00etara Bergarako hainbat kaleetan elektrizitate hornidura eteteko asmoa jakinarazi zuen (ikusi behean zein kaleetan).

Kontuan izanda egun bereziak direla eta etenaldi horrek izan dezakeen eraginaren garrantzia ere nabarmenagoa dela, beste modu bat bilatzea eskatu zitzaion. Horregatik, aipatutako argi etenaldiaren iraupena ahalik eta laburrena izateko  “grupo elektrogenoak” jarriko ditu eta  horrela hornidura bermatuko da.

Hori dela eta, honako ordu tarteetan baino ez dira egingo hornidura etenaldiak ABENDUAREN 23AN:

 8:30etatik 9:00etara

14:00etatik 14:30etara

(azken hau ezin da ziurtatu ordutegi zehatza izango den, lanen martxaren arabera aurreratu edo atzeratu ahalko da).

Beraz zuek jakinean egotekoa eta kontuan izateko ematen da honen berri.

 

Kaleak:

Aranerreka auzoa 24. 

Artzamendi 1-5,7-22,24, 26,28.

Mintegi kalea 3,5.

Toki Eder plaza 1-6.

Urteaga 11 eta 15.

 

Bergara, 2016ko abenduaren 16a

ALKATEAK