Oxirondo Aisialdi Guneko irekitzea

Ostiralean, otsailak 27, 18:00tik aurrera Oxirondoko Aisialdi Gunea inauguratuko da.

Azoka Bergaratzen egitasmoaren baitan, aisialdi gunearen inguruko hausnarketa burutu zen eta bertan herriko hezitzaile eta gurasoek hainbat bileretan parte hartu zuten. Hausnarketa honen ondorio nagusia gune honek bi espazio bereizita eduki behar zituela izan zen: batetik, ludoteka eta, bestetik, gune librea. Lehenengoan, hezitzaileekin aisialdi gidatua eskainiko da eta gune librean, aldiz, haurrek eta gurasoek elkarrekin espazioa konpartitzeko aukera izango dute.  

"Haur literaturaren eragina haurraren garapenean" hitzaldia gaur, Haur Literaturako Ziklo Bereziaren baitan

Gaur, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan Oxirondoko Aisialdi Gunean Carlos Alonso psikologoak zuzenduta, Haur Literaturaren eragina haurraren garapenean hitzaldia eskainiko da. Hitzaldia guraso eta hezitzaileei zuzendua dago eta bertan literaturaren ahalmen psikologiko, garapen intelektualak, hizkuntza garapena, garapen emozionala eta ahozkotasunaren eraginak aztertuko dira. 

30 postutik gora otsaileko Domeka Azokan

Pasa den igandean ospatu zen otsaileko Domeka Azokak eguraldi txarrari aurre egin zion. Guztira, 30 postutik gora elkartu ziren Udaletxe eta Errege Mintegiko arkupeetan. 2. eskuko materiala, artisauak, bitxikeriak, aintzinako objetuak…aukera paregabea kontsumo eredua aldatu eta beste aukera batzuk martxan jartzeko!

Eskerrik asko postua jarri zenuten guztioi eta baita eguraldi eskasari aurre egin eta Domeka Azoka ikustera hurbildu zineten guztioi!!!

Azkenik, gogoratu apirilaren 19an hurrengo Domeka Azoka izango dela!

 

Kontseiluak deitutako manifestazioarekin bat egin dute Udalak eta Jardunek

Euskarak azken aldian jasan dituen erasoak salatzeko, Kontseiluak deituta manifestazioa egingo da otsailak 28an Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara  lelopean Donostian.

Mobilizazioaren helburua hizkuntza-politiketan azken aldian Estatuen zein Nafarroako Gobernuaren bidez jasandako “injerentziak” salatzea eta hainbat administrazioetako arduradunek aurrera egiteko hartu duten determinazioa txalotzea da.

Orriak