webmaster-k Az, 2025-09-10 10:58-n bidalia
Bergarako Udalak, Berdintasun Sailaren bidez, 2025eko udazkenean abiatuko du berriro Emakumeentzako Jabekuntza Eskola, urriaren eta abenduaren artean. Ekimen honek emakumeen ahalduntzea, elkartasuna eta ikuspegi feminista sustatzea du helburu, eta horretarako hainbat tailer, solasaldi eta antzezlan eskainiko dira.
Jarduera guztiak doakoak izango dira eta hainbat hizkuntzatan eskainiko dira: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta arabieraz.
Tailerrak
Tailerretan parte hartzaileek gorputza, hizkuntza, sexualitatea eta osasuna ardatz dituzten gaiak landuko dituzte:
· Emakumeak mugimenduan:
· Gure artean euskaraz!:
· Joskintza Iraultzailea:
· Indarra menopausian:
· ‘Eta barre egiten badugu?’
· Desiraren kurbak eta orgasmoaren bideak
· Brikolea: Biziraupenerako brikolajea
· Zoru pelbiko indartzeko ikastaroa
· Sendabelarrak ezagutzeko oinarrizko ikastaroa
· HIL EROKO minak: Nola arindu sintomak eta minak elikaduraren bitartez
Solasaldiak
Solasaldietan esperientzia pertsonalak, ikuspegi feministak eta osasunaren inguruko gogoetak partekatuko dira:
· Amatasuna tribuan
· Minbizia ikuspegi feministatik: bizipenak eta esanahiak
· Genealogia safikoa Itxaro Bordaren poesian
Informazioa eta izen-emateak
Interesa duten emakumeek Bergarako Udaleko Berdintasun Sailarekin harremanetan jarri beharko dira:
· Telefonoa: 943 77 91 45 / 688 81 17 60
· Emaila: berdintasuna@bergara.eus