Bergarako Udalak jakinarazten du Ikerleku 2-4 eta Bidekurutzeta 14 Novedades izenez ezagunagoa den eraikina eraisteko lanen barnean, irailaren 12an -ostiralean- egingo den eraisketa dela eta, Bidekurutzeta kalea oinezkoei eta ibilgailuei itxita egongo dela goizeko 8,00etatik arratsaldeko 18,00etara. Eraispena amaitutakoan Bidekurutzeta kalea ireki egingo da.

Udalak eskertzen du herritarren ulermena eta pazientzia, eta gogorarazten du edozein argibide behar izanez gero, Udaleko Bulego Teknikoarekin harremanetan jar daitezkeela.