Lanbroa Kultur Elkarteak hitzaldi berezi bat antolatu du Bergaran, urriaren 3an, 19:30ean, Bergarako udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Ekitaldiak sarrera librea izango du hitzaldiaren zatian, eta ondoren afaria antolatu da.

Hizlariak:

  • Joseba Zulaika, antropologoa eta pentsalaria
  • Mikel Reparaz, kazetaria eta nazioarteko korrespontsala

Hitzaldiak AEBetako gizartearen arrakalak eta Trumpismoaren gorakada aztertuko ditu, ikuspegi kritiko batetik. Umorea eta sakontasuna uztartuz, bi hizlariek esperientzia pertsonalak eta analisi politikoak partekatuko dituzte.

Afaria:

  • Prezioa: 18 €
  • Izen-ematea:
    • Telefonoa: 610 289 748
    • Webgunea: lanbroake.eus/hitzaldi-afariak