Laboratorium Museoa moda eta historiaren pasarela bihurtuko da San Sebastián Moda Festival ospakizunaren baitan
webmaster-k Og, 2025-10-09 15:37-n bidalia
Laboratorium Museoak urrats garrantzitsua emango du urriaren 22an, San Sebastián Moda Festivalen inaugurazio-desfilea hartuta. Gipuzkoako museo nagusien artean kokatuta —Balenciaga eta San Telmo museoekin batera—, Laboratoriumek bere lekua izango du aurten modaren eta kulturaren eszenan, bere 10. urteurrenaren testuinguruan. Urriaren 20tik 26ra bitartean ospatuko den festibalaren edizio honetan, moda, jasangarritasuna eta ekonomia zirkularra izango dira ardatz. Desfileekin batera, beauty days, mahai-inguruak eta tailer irekiak ere antolatu dira.
Boluko magala egonkortzeko hirugarren fasea urriaren bukaeran hasiko du Udalak
webmaster-k Og, 2025-10-09 10:44-n bidalia
Gizarte Zerbitzuetako administraria hautatzeko hautaketa prozesua jarri du martxan Bergarako Udalak
webmaster-k Og, 2025-10-09 09:45-n bidalia
Bergarako Udalak hautaketa prozesua jarri du martxan Gizarte Zerbitzuetako Administraria hautatzeko.
Prozesua arautuko duten oinarria arautzaileak web orrian argitaratu dira, eta beste batzuen artean, parte hartzeko betekizunak izango dira Batxiler-titulua edo titulu teknikoa izatea eta 3. hizkuntza eskakizunari dagokion euskara-maila izatea.
2025eko XII. Jot Down Zientzia Sariek Bergara zientziaren epizentro bihurtu dute asteburuan
webmaster-k Az, 2025-10-08 11:33-n bidalia
Jot Down Zientzia ekitaldiaren hamabigarren edizioa urriaren 3an eta 4an ospatu da Bergaran, duela 242 urte wolframaren aurkikuntza ikusi zuen herrian. Aurtengo jardunaldiaren ardatza "Elementu Kritikoak: Wolframetik Lur Arraroetara" izan da, eta gai berari lotuta antolatu da Jot Down Zientzia dibulgazio lehiaketa ere.
Bidegorrietan hobekuntza lanak Bergaran eta inguruko ibilbideetan
webmaster-k Az, 2025-10-08 10:14-n bidalia
Urriaren 6tik aurrera, Deba haraneko 4. ibilbidean dauden bizikleta bideak egokitzen hasiko dira, eta lanek urte amaiera arte irautea aurreikusten da. Bergarako eremuan honako tarteetan egingo dira jarduerak:
· Soraluze–Bergara (I04-009F)
· Bergara–Elorregi (I04-011F)
Bizikleten zirkulazioa mantentzen saiatuko dira, baina zenbait momentutan pasabidea eten beharko da.
Horrelakoetan, aurretiazko abisuak emango dira eta seinale egokiak jarriko dira.
Zuhaitzen mantentze lanak egingo dira Tellaetxe plazan
webmaster-k Az, 2025-10-08 10:03-n bidalia
Bergarako Udalak jakinarazten du urriaren 8an eta 9an zuhaitzen mantentze lanak egingo direla Ibargaraiko Tellaetxe plazan, bertako bizilagunen eskaerak kontuan hartuta. Lan hauek zuhaitzen tamaina handiak eta egoera fitosanitario eskasa direla eta burutuko dira.
Apirilean egindako bilera batean, bizilagunek adierazi zuten zuhaitzek eguzkia etxeetara sartzea eragozten dutela eta intsektu ugari sartzen direla leihoetatik. Horren ondorioz, Udalak honako jarduerak burutuko ditu:
Eskumako aldean (32–38 atarien parean):
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 20
- 21
- 22
- 23
- 24
- 25
- 26
- 27
- 28
- …
- hurrengoa ›
- azkena »



