Bakardadearen aurkako proiektu bateratua abian Debagoienean
webmaster-k Az, 2025-05-28 11:14-n bidalia
Eskualdeko herriek dituzten erronka eta ardurak kontuan hartuta, Debagoieneko udal ordezkari politiko eta teknikoek “aukera gabeko bakardadea” izan dute hizpide, eta egoerari modu bateratuan erantzuteko proiektu berritzailea abiatu dute: “Debagoiena ehuntzen: Bakardadearen korapiloa askatu”.
Elkarlan honen lehen emaitzetako bat izan da 147.600 euroko diru laguntza eskuratzea, proiektuaren garapena ahalbidetzeko. Helburu nagusia da bakardade sentimendua pairatzen duten herritarrengana iristea eta bailarako gizarte osoaren inplikazioa lortzea.