Bergara, igerilekuetan ‘Nagi Tag’ segurtasun sistema ezartzen duen EAEko lehen herria
webmaster-k Az, 2025-07-16 12:43-n bidalia
Bergarako Udaleko Kirol Sailak Nagi sistema berritzailea ezarri du Agorrosingo udal igerilekuan, igerilarien segurtasuna eta esperientzia hobetzeko helburuarekin. Sistema honek teknologia aurreratua baliatzen du erabiltzaileak soroslearekin denbora errealean konektatzeko, eta aldi berean igeriketa jardueraren inguruko datu zehatzak eskaintzen ditu.
Sistema hau ezartzeak igerilekuaren segurtasuna nabarmen handitzen du, eta premia bereziak dituzten pertsonentzat ere egokituta dago, igeriketa inklusiboago baten aldeko urrats gisa.