Bergarako Udalak Labegaraietako kirol gunean tenis pistaren zorua berritzeko lanak hasi ditu aurreko astean. Kirol gune hau Bergarako bigarren gune garrantzitsuena da, eta bertan kiroldegia ez ezik, kanpoko aisialdirako espazio ugari daude: ur jolasak, skate parkea, haurrentzako jolasak, kirol anitzeko kantxak eta tenis pista.

Tenis pista duela bi hamarkada eraiki zen, eta gaur egun egoera kaskarra du. Horregatik, Bergarako Udalak 2025eko aurrekontuan 30.000 euroko partida onartu zuen inbertsioetarako, eta lanak Asfaltos Urretxu S.A. enpresari adjudikatu zaizkio.