Bergarako Udalak San Martin plazako txosnaren ustiapena esleitzeko deialdia egin du 2025eko Pentekoste jaietarako
Bergarako Udala-k Az, 2025-04-23 09:10-n bidalia
Urtero lez, Bergarako Udalak txosna bat jarriko du San Martin Agirre plazan 2025eko ekainaren 6tik 10era, Pentekoste jaiak direla eta. Txosna hau ustiatzeko interesa duten Bergarako irabazi-asmorik gabeko kultur, kirol edo ongintzako elkarteek eskaera aurkezteko aukera izango dute, lehentasuna izango dutelarik kultura, kirola, hezkuntza eta ongintza helburu dituzten herriko taldeek.