Bergarako Elikadura Mahaiak heziketa programa arrakastatsua garatu du herriko ikastetxeetan
Bergarako Udala-k Az, 2025-03-12 08:26-n bidalia
Bergarako Udala-k Az, 2025-03-12 08:26-n bidalia
Bergarako Udala-k Ar, 2025-03-11 12:38-n bidalia
Bergarako Udalak eta hainbat erakunde eta elkartek Bergara Oinez 2025 egitasmoa aurkeztu dute, herritar guztiei zuzendutako ibilaldi osasungarriak antolatuz. Ekimen honen bidez, 60-90 minutuko ibilaldiak eskainiko dira urte osoan zehar, osasuna sustatzeko eta komunitatea sendotzeko asmoz.
Lehenengo ibilaldia martxoaren 20an izango da, Pol-Pol elkartearen antolakuntzapean. Ondoren, hileko hainbat astetan ibilaldi berriak egingo dira, Agorrosinen hasiera eta amaiera puntutzat hartuta, betiere goizeko 10:00etan abiatuta.
Bergarako Udala-k Ar, 2025-03-11 09:18-n bidalia
Bergarako Udalak Adinekoen Kontseilua jarri du martxan, herriko adinekoen beharrak eta proposamenak entzuteko eta horiei erantzuteko espazio gisa. Kontseilu honen baitan, bi lantalde sortu dira, bi erronka nagusi lantzeko: Bakardadea eta Bizikidetza Alternatibak.
Bakardadearen aurkako sentsibilizazioa
Bakardadea lantzeko taldea sentsibilizazioaren beharraren inguruan aritu da, adineko askok jasaten duten isolamendu sozialaren aurrean herritarrak kontzientziatzeko. Taldeak kontseiluan ateratako ideia hauek ardatza izan ditu:
Bergarako Udala-k Og, 2025-03-06 12:22-n bidalia
Debagoieneko Mankomunitateak energia trantsiziorako bulegoa irekiko du. Hala iragarri dute Dorleta Elkorobarrutiak, Mankomunitateko Lehendakariak, eta Xabier Igartuak, juntako kidea eta Oñatiko zinegotziak.
“Trantsizio energetikoa lehentasuna bilakatu da azken urteetan, eta datozen urteetarako erronka nagusienetako bat izango da. Zentzu horretan, ezinbestekoa ikusi dugu herritarrak informatu eta aholkatzeko zerbitzu publikoa martxan jartzea” adierazi du Dorleta Elkorobarrutiak, Mankomunitateko Lehendakariak.
Bergarako Udala-k Az, 2025-03-05 11:18-n bidalia
Bergarako Udal Euskaltegiak, Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta Jardun Euskara elkartearen laguntzarekin, Bergarako hitanoa lantzeko 12 orduko ikastaroa antolatu du.
Ikastaro hau dagoeneko euskaraz hitz egiten dutenei zuzenduta dago eta martxoaren 24tik apirilaren 4ra bitartean izango da, Udal Euskaltegian (Barrenkalea, 33 – Irizar jauregia).
Ikastaroaren saioak martxoaren 24an, 26an eta 28an eta apirilaren 2an eta 4an izango dira, 18:30etik 20:30era.
Bergarako Udala-k Az, 2025-03-05 10:58-n bidalia
Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu 2025eko lehenengo hiruhileko Merkatu eta Merkatu-txikiko tasen erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:
Epea:
· 2025eko martxoaren 17tik 2025eko maiatzaren 23ra
Lekuak eta medioak:
· Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontetik kobratuko ditugu 2025eko maiatzaren 23an.
Bergarako Udala-k Az, 2025-03-05 09:42-n bidalia
Bergarako Udala-k Ar, 2025-03-04 11:45-n bidalia
Bergarako Udala-k Al, 2025-03-03 10:34-n bidalia
Bergarako Udalak eta herriko elkarte ezberdinek Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko prestatu den egitaraua aurkeztu dute. Martxoaren 8aren bueltan, hainbat ekintza antolatu dira, herritarren parte hartzea sustatzeko eta berdintasunaren aldeko aldarria kalera eramateko.
Ekintzen artean, martxoaren 3an, pentsiodunen mugimenduak agerraldi bat egingo du San Martin plazan, emakumeentzat herri ekimen legegileak dituen onurak aztertzeko. Halaber, martxoaren 6an, Ana Goitiaren “Katana” bakarrizketa izango da Seminarixoan.
Bergarako Udala-k Or, 2025-02-28 13:37-n bidalia
Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu 2025eko Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zergaren erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:
Epea:
Ø 2025eko otsailaren 27tik 2024ko maiatzaren 23ra
Lekuak eta medioak:
Ø Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontetik kobratuko ditugu 2025eko maiatzaren 23an.