Bergarako Udala-k Ar, 2015-08-18 16:47-n bidalia
Deialdi honek hainbat diru-laguntza jasotzen ditu agiri bakar batean, diru-laguntzak hartuko dituzten elkarte eta entitateei araudi-erreferentzia bakarra emateko eta, aldi berean, espedienteak izapidetzean egin beharreko kudeaketa administratiboak samurtzeko. Honako udal sail hauek eta erakunde autonomo hauek beren eskumenen eremuan ematen dituzten laguntzak sartzen dira deialdi honetan:
1. Gizarte Zerbitzuak
- Garapenerako lankidetza-programak lantzen dituzten Gobernuz Kanpoko Erakundeentzako (GKE) diru-laguntzak
- Gizarte Zerbitzuen arloan diharduten elkarteentzako diru-laguntzak
2. Kirolak
3. Kultura
Deialdi honetan, alde batetik, oinarri orokorrakzehazten dira (deialdi guztietarako diren xedapen orokorrak, eskabidea egiteko jarraitu beharreko prozedura, onuradunak, eskatzaileei eskatzen zaizkien baldintzak, aurkezteko epeak, laguntzak jasotzeko zenbateko globala, eman beharreko zenbatekoa, diru-laguntza zertarako den justifikatzea, diru-laguntzak ordaintzea, e.a) eta, bestetik, sail bakoitzak bere eskumeneko alorretan ezartzen dituen oinarri espezifikoak (laguntza-programa bakoitzaren berezitasunak, diru-laguntza esleitu eta banatzeko irizpideak, aurrerakinak emateko aukera, aurkeztu beharreko agiriak, e.a.)
Oinarrietako 6. artikuluan aldaketa
Horretarako, 2015. urterako diru-laguntzak eta laguntzak emateko prozedura orokorra arautzen duten oinarrietako 6. artikulua aldatu egin da:
“Eskaerak astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara, Udaletxeko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira 21 laneguneko epean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean abuztuko egun batean argitaratuko balitz, eskaerak aurkezteko epea irailaren 1ean kontatzen hasiko da”
Xehetasun guztiak “Bergarako Udalak 2015. urterako ezarri dituen diru-laguntza programen deialdi irekia” dokumentuan.