Urriaren 30ean ospatuko da Gau Beltza Bergaran

Iaz ez bezala, aurten, urriaren 30ean ospatuko da Bergaran Gau Beltza sorpresaren bat tarteko.

Asteazkenean abiatuko da ospakizuna, urriaren 28an, 17:30ean, Oxirondo azokan egingo den Xanduli manduli, eman gaztainak guri ekimenarekin. Bertako asteazkenetako azoka dinamizatzeko ohiko hitzordua baliatuko dute antolatzaileek, jaiaren aurrerapen gisa.

Egun bat aurreratuta

Bergarako Udalak Arrizuriagako Sorkuntza Bekaren deialdia zabaldu du.

Oinarriak* gaur, urriak 23, argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta eskaerak aurkezteko epea gaur hasi eta azaraoren 13ra artean egongo da zabalik.

Bekaren helburua sortzaile berriei beren obra sortzeko laguntza ekonomikoa ematea da, eta, horrekin batera, lekua eskaintzea: Arrizuriaga Kulturgunea. Kultur sorkuntzatzat hartzen da artistaren irudimenetik sortutako edozein lan: musika, pintura eta eskultura lanak, literatura, antzerkia, zinema, komikiak, soinu-konposizioak, ikus-entzunezkoak, konposizio digitalak edo dantza-koreografiak, besteak beste.

Euskal Herriko bost otxote Bergarako II. Otxote Topaketan

Bergara euskal folklorearen gune bilakatuko da igandean, urriak 25. Alai Berri Abesbatzak antolatuta eta Bergarako Udalaren nahiz tokiko hainbat eragileren laguntzaz, II. Otxote Topaketa ospatuko da. Ekimen honen helburu nagusiak otxoteen arteko loturak estutzea, euskal folklorearen transmisioa bultzatzea eta lau ahotsetarako kantugintzaren aberastasuna herriko kale nahiz auzoetara hurbiltzea dira.

Orriak