webmaster-k Az, 2025-07-09 10:00-n bidalia
Irailaren 13an ospatuko den San Martin ferian salmenta postuen zein talo eta odoloste txosnen ustiaketa lortzeko epea ireki du Bergarako Udalak, eta, horretarako, ekoizleek zein interesdunek izena eman beharko dute. Aurrez aurre (txanda hartuta) ala Internet bitartez eskatu ahalko dira postuak.
Izena emateko epea uztailaren 14ra arte izango da. Informazioa eskaini asmoz, baldintza eta oinarri guztiak hurrengo loturan egongo dira eskuragarri: https://www.bergara.eus/eu/node/20795