Bergarako egoera sozioekonomikoaren inguruko ikerketa

Bergarako Udala-k Az, 2023-06-28 13:41-n bidalia
Bergarako Udala-k Az, 2023-06-14 10:01-n bidalia
Gaur, ekainaren 14a, odol emaileen nazioarteko eguna da. Bergarako odol emaileen elkarteak garrantzia eman nahi dio emaileen “balio altruistari” eta herritarrei ezagutarazi nahi die horien jarduna.
Bestalde, uda garaian jaitsi egiten da emaileen kopurua eta, bide beretik, behera egiten dute odol erreserbek. Egoera horren aurrean eskatu dute ohiko emaileek jarraikortasunez ematen jarraitzeko, eta ematen ez dutenak animatu nahi dituzte elkartasun keinua egitera. Horrez gain, belaunaldi berrietan odola emateko ohitura sustatzearen garrantzia nabarmendu dute elkartetik.
Bergarako Udala-k La, 2023-06-10 12:42-n bidalia
Bergarako Udala osatzen duten alderdiek bizikidetzaren inguruko elkarrizketa politikoa egin dute, eta prozesua azaltzen duen kontakizun korala ere egin dute.
Gaur goizean agerraldia egin dute udalbatza osatzen duten hiru alderdietako ordezkariek, Bizikidetza Mahaia osatzen dutenek, eta egindako ibilbideak emandakoa ezagutzera eman dute. Duela bi urte jarri zuten martxan ekimena, eta hilero elkartzen aritu dira kanpoko erraztaile batek lagundutako bi orduko elkarrizketa-saioetan.
Bergarako Udala-k Or, 2023-04-21 11:16-n bidalia
Erorikoak dira lesio eragile nagusiak EAEko 64 urtetik gorako adinekoetan. Arazo horren garrantzia kontuan hartuta, erorikoei aurrea hartzeko tailer batzuk antolatu dituzte Bergarako Udalak Osakidetzaren Osasun-zentroekin eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailarekin batera erorikoen kopurua gutxitzeko asmoz.
Bergarako Udala-k Og, 2023-04-20 14:54-n bidalia
Bergarako Udala-k Az, 2023-04-19 10:47-n bidalia
Bi diru-laguntza mota emango dira. Batetik, enpresa berriek lokala alokatzeko diru-laguntza (20.000 eurokoa). Bestetik, Bergaran finkatuta dauden enpresentzako diru-laguntzak, Eragin programa (30.000 eurokoa).
Izaera
- Bergarako Adineko Pertsonen Udal Kontseilua partaidetzan oinarritutako organoa da eta berau osatzen dute udalak eta adineko pertsonen alde lan egin nahi duten herritar, talde nahiz elkarteek.
- Kontseilua da organo aholkularia, kontsultakoa, informatzailea, ekintzen sustatzailea eta behatzailea.
Bergarako Udala-k Ar, 2023-04-04 10:14-n bidalia