Bergarako erro kultural historikoak eta bereziki gazteen alorrean ekoizpen kulturalak hartu duen indarrari erantzunda, Bergarako Udalak kultur sorkuntza sustatzeko 5.000 euroko beka jarri du abian.

Eskaintza kulturalaren aniztasunari jarraiki, dirulaguntza honen eraginetarako kultur sorkuntzatzat jotzen da artistaren imajinaziotik eratorritako ondorengo edozein lan: musika, pintura edo eskultura lanak, literatura obrak, antzerki obrak, zine obrak, komiki lanak, soinu konposizioak, ikus-entzunezko konposizioak, konposizio digitalak, dantza koreografiak etab. 

Ibilbide motzeko artisten sorkuntzak sustatu nahi ditu udalak, eta bide horretan, bost urte baino gutxiagoko ibilbidea duten artista edo artista taldeak izan daitezke dirulaguntza honen onuradun. Urteen zenbaketaren eraginetarako, COVID-19agatik eragindako urteek –hain zuzen ere, 2020 eta 2021 urteek– ez dute zenbatuko.

Parte hartzeko baldintza zehatzak eta dirulaguntza honen nondik norakoak ezagutzeko informazioa udal webgune honetan dago (https://www.bergara.eus/eu/dirulaguntzak).

Eskaerak aurkezteko azken eguna honako hau da: 2023ko martxoaren 15a.

Zalantzak argitzeko kontakturako harremana: kultura@bergara.eus

Arloa: