webmaster-k Al, 2026-06-29 10:24-n bidalia
San Martzial jaiak ospatuko dira igandean, uztailaren 5ean, Bergaran, eta dagoeneko prestaketa lanak martxan daude. Udalak hainbat neurri eta zerbitzu aurreikusi ditu, jai eremura bertaratzen direnei gauzak erraztu asmoz.
Zerbitzuak eta neurriak:
San Martzialera joateko Herribus zerbitzua eskainiko da, goizeko (09:30–14:00) eta arratsaldeko (16:00–20:30) ordutegian, Oxirondo eta San Martzial lotuz. Bidaia bakoitzaren prezioa 1,10 eurokoa izango da, eta 10 bidaiako txartela 6 euroren truke eskuratu ahal izango da.
Aldi jakin batzuetan, ibilgailuen zirkulazioa mugatuta egongo da San Martzialerako sarbidean: 10:00etatik 11:00etara eta 21:00etatik 22:00etara, hornidura lanetarako baimen berezia duten ibilgailuak izan ezik.
Kuadrillen gunea ezin izango da aurrez hesitu zintekin uztailaren 3ko 15:00ak baino lehen.
Bestalde, ingurumenaren babesa azpimarratzen da: debekatuta dago zuhaitzak kaltetzea, sortutako hondakinak behar bezala jaso beharko dira, eta ezingo da lurrean sua piztu. Bukatzeok, festak modu arduratsuan bizitzeko gonbita egiten du Udalak, arrisku-kontsumoak baztertuz.

