Auzolandegietako parte hartzaileei harrera

Uztailaren 2an izango da, goizeko 10:00etan udaletxeko pleno aretoan.

Aurten ere, azken urteetan bezala, AUZOLANDEGIAK izango ditugu Bergaran. Euskal Herriko eta estatuko gazteak etorriko dira.

Auzolandegietako parte hartzeileek, goizetan Mizpirualde egoitzan “Belaunaldi trukaketa” programaren barruan lan egingo dute, eta arratsaldeetan Bergara eta inguruak ezagutzeko aukera izango dute.

Merkatu eta Merkatu txikiko tasen 2013ko bigarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko kobrantza iragarkia

Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu, Merkatu eta Merkatu txikiko tasen 2013ko bigarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:

Epea

Epea

2013ko ekainaren 14tik 2013ko abuztuaren 14ra

Lekuak eta medioak:

Helbideratutako erreziboak baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2013ko abuztuaren 14an.

Orriak