Bergarako Udala-k Og, 2015-03-12 14:09-n bidalia
Bergarako gazteak azokan izan dira goizean eta bertako produktuak erosi eta baserritarrekin partekatzeko aukera izan dute.
Bergarako Udalak diruz lagunduta, herriko ikastetxeetan Eskolako Agenda 21 programa burutzen da urtero eta aurtengoan, Elikadura Jasangarriaren gaia lantzen ari dira.
Honen baitan, gazteak azokara gerturatzeko, bertako produktuak ezagutzeko eta baserritarren eta azokako merkatarien errealitatea eta egunerokotasuna ikasleei gerturatzeko antolatu da ekintza hau.
Bergarako lau ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako zenbait ikasle Oxirondoko azokan izan dira. Aurrez, gela bakoitzean gaia landu da eta gela bakoitzari diru kopuru bat zaio. Ondoren, gela bakoitzeko ikasleek erabaki dute diru horrekin otarra nola bete eta zein produktu erosi. Ikasleei ez zaie dirua zuzenean eman, txanponen balioa izan duten txartelak banatuko baitira.
Horretarako guztirako, zenbait baserritarrekin gaur postua jartzea adostu zen. Udalak azken urteotan esfortzu handia egin du herriko azoka eta honen ingurukoak ezagutzera emateko eta hainbat ekimen jarri dira martxa, besteak beste, Hileko Lehen Eguazteneko Azoka edo Domeka Azoka bezalako ekimenak.