Bergarako Udalak martxan duen etxe hutsak alokatzeko programaren baitan Ernai kaleko 5 etxebizitza daude alokagai. Honen inguruko informazio gehiago http://www.bergara.eus/etxebizitza helbidean aurki daiteke. Hauetako etxebizitza bat alokatu nahi duenak etxejabearekin jarri behar du harremanetan eta harekin adostu hitzarmena.

 

Hitzarmena Eusko Jaurlaritzarekin

Bergarako Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Alokabidek lankidetza hitzarmena sinatu berri dute etxebizitza hutsak alokairura bideratzeko. Alokabidek egun bi programa ezberdin ditu abian etxebizitza hutsak alokatzeko, Bizigune eta ASAP programak, hain zuzen. Bi programa hauen gaineko informazio gehiago www.alokabide.euskadi.eus webgunean aurki daiteke edo 900 251 251 telefonora deitu.

 

Udala alokairu soziala sustatuz

Udalak Bizigune eta ASAP programak osatzen ditu, hauetan parte hartzen duten etxejabeei laguntzak emanez. Horretaz gain, aurrez aipatutako programaren bidez alokairu soziala sustatzeko modalitate propioa ere martxan du bere web orrialdean.