Bergarako Udala-k Az, 2015-03-18 10:38-n bidalia
UDAL DIRU-BILKETA:
KOBRANTZA IRAGARKIA
Bergarako udalerriko zergapekooi jakinarazten dizuegu Merkatu eta Merkatu Txikia tasen 2015eko lehenengo hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:
Epea:
2015eko martxoaren 20tik 2015eko maiatzaren 20ra
Lekuak eta medioak:
Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2015eko maiatzaren 20an.
Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:
- Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 8:30etatik 13:30etara (edo larunbatetan, 09:00etatik 13:00etara), legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio.
- Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edota Udalaren zerbitzu telematikoen bidez, www.bergara.eus tarteko delarik.
Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak eta, hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.
Bergara, 2015eko martxoaren 16a