Bergarako Udala-k Og, 2015-03-12 12:27-n bidalia
2014 urtean Bergarako Udalak tokiko ekonomia bultzatzeko, sariak eta hobariak banatzeko bono-sistema jarri zuen martxan. Guztira, bono sistema honen bidez 30.000€ banatu zituen 2014ean eta 2015ean ere, egitasmoa mantentzea aurreikusten da.
Bergarako Udalak urtero hainbat alorretan antolatzen dituen lehiaketetarako sariak edo banatzen dituen zenbait hobari bono bidez banatzean, herriko komertzioetan, ostalaritzan eta zerbitzuetan kontsumitzea bermatzen du.
Tokiko ekonomia indartzeko ekimena
Tokiko ekonomia sustatzeko Udala hainbat ekimen joan da martxan jartzen adibidez, bono-sistema Bergara Bizi egitasmoa .
Ildo honetatik, 2014ean Aratusteak edo Pentekosteak iragartzeko kartel lehiaketetako irabazleei edo Koldo Eleizalde literatur lehiaketako irabazleei, besteak beste, sariak dirutan banatu beharrean udalak sari-bonoetan banatu zituen. Era horretan, sarituak herriko komertzio-guneetan trukatu ditzakete irabazitako sariak, herrian bertan kontsumitzea bermatuz.
Era berean, “Kotxea garajean” egitasmoan izena eman zutenei garajearen kontribuzioaren %75eko hobaria eskaini zitzaien (dirutan 20,41€ edo bonotan 25€ jasotzeko aukera).
Horrenbestez, bono-sistema honen bidez lortutako emaitzen balorazio positiboa egin da eta Udalak 2015ean ekimena bere hortan mantentzea erabaki du.