Maiatzaren 25ean, KIROLA KALERA EGUNA
iugarteburu-k Al, 2014-05-12 10:11-n bidalia
Ibargarai kalea eta Seminarioko patioa izango dira aurtengo bigarren Kirola kaleraren egunaren eszenatokiak.
Herriko elakrteen partaidetzarekin, goizeko hamaiketatik eguerdiko ordubiak arte, hurbiltzen diren guztiak, aukera izango dute jarduera fisiko eta kirola parktikatzeko.
Erregetxoko etxebizitza tasatuak: behin-behineko adjudikazioen zerrenda
ogarro-k Or, 2014-05-09 14:38-n bidalia
Hauxe da, alkatearen aginduz, publikatutako iragarki ofiziala (jaitsi word dokumentua):
Gurasoentzako hitzaldia seme-alaba nerabeekin harremanen inguruan
ogarro-k Or, 2014-05-09 14:22-n bidalia
“Gure seme-alaba nerabezarora iritsi dira; dagoeneko ez dute gurasoen premiarik? beraien heziketan nola jokatzen dugu gurasook?" izenburupean hitzaldia izango da datorren maiatzaren 21ean, Irizar Jauregian, 18:00etan.
Hitzaldia Etxadiko kideek emango dute, hau da, Orientazio Psikologikorako Zerbitzua eskaintzen duten profesionalek.
Hitzaldiaz gain, bertaratzen direnek azken sei urteotan martxan dagoen Familientzako Orientazio Psikologikorako Zerbitzuaren inguruko informazioa jasoko dute.
Hirilur eta Landalur Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren 2014ko kobrantza iragarkia
ogarro-k Or, 2014-05-09 14:11-n bidalia
Epea
2014ko maiatzaren 15tik uztailaren 11era
Dena prest Bergara Bizi I Moda Erakustaldirako
ogarro-k Or, 2014-05-09 08:57-n bidalia
Azken ukituen faltan dena dago antolatuta maiatzaren 10ean arratsaldeko 18:00an Bergarako San Martin plazan egingo den Bergara Bizi I Moda Erakustaldirako.
Bertan Bergarako 32 denda eta komertziok beren moda eskaintza zabala erakutsiko dute, pasarelan, modelo lanak egingo dituzten hainbat herritarren laguntzarekin.
Moda desfileaz gain, bestelako ekimenak ere izango dira:
Bergarako Udalak Obra eta zerbitzuetako langilezaina kontratatuko du
ogarro-k Ar, 2014-05-06 05:00-n bidalia
Aldi baterako lan kontratua izango da. Kontsultatu izen-emateko oinarriak.
Bergarako Udalak obretako peoi espezialista kontratatuko du eta 1. Mailako ofizial igeltseroen lan-poltsa eratu
ogarro-k Ar, 2014-05-06 05:00-n bidalia
Instantziak aurkezteko epea ekainaren 13an bukatuko da.
Txakur-jabeei euren animalien gorotzak jasotzeko eskaria luzatzen die Udalak
ogarro-k Al, 2014-05-05 11:35-n bidalia
Txakur gorotzen inguruan kexa asko jasotzen ditu Udalak, bai kaleetan bai berdeguneetan sarri uzten direlako.
Maiatzaren 7an bukatzen da Koldo Eleizalde lehiaketara lanak aurkezteko epea
ogarro-k Az, 2014-04-30 11:54-n bidalia
Urtero bezala, aurten ere ireki da Bergarako Udaleko Euskara batzordeak antolatutako Koldo Eleizalde lehiaketa eta bertara lanak aurkezteko epea bukatzear dago, datorren asteazkenean, maiatzak 7, bukatzen baita.
Maiatzetik aurrera goizez eta arratsaldez erabili ahal izango da KZ Gunea
ogarro-k Az, 2014-04-30 09:35-n bidalia
Datorren astelehenetik aurrera, maiatzak 5, goiz eta arratsalde erabili ahalko da KZ Gunea.