Merkatu eta Merkatu txikiko tasen 2013ko bigarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko kobrantza iragarkia

Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu, Merkatu eta Merkatu txikiko tasen 2013ko bigarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:

Epea

Epea

2013ko ekainaren 14tik 2013ko abuztuaren 14ra

Lekuak eta medioak:

Helbideratutako erreziboak baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2013ko abuztuaren 14an.

San Martzialeko berdegunea behar bezala erabiltzeko zenbait arau onartu ditu Bergarako Udalak

Urtero, San Martzialeko erromeria dela eta herritar asko biltzen da inguru honetan. Zenbaitek espazioaren eta bertako ondare natural eta kulturalaren erabilera ezegokia egin dute, hondatzera ere iritsita. Hori saihesteko zenbait arau onartu ditu Udalak.

Jaurlaritzaren erabakiz Bergarako KZ Gunea itxita mentenduko da arratsaldez

Udalak hainbat kexa jaso ditu zerbitzuaren murrizketa salatzeko baina Udalak ez dauka eskumenik KZ Gunearengan Eusko Jaurlaritzaren menpeko zerbitzua baita.

Bergarako KZ Gunea arratsaldez ixteak ekarri dituen kexei erantzunez, Bergarako Udalak ondorengoa argitu nahi du:

KZ Guneak bere zerbitzuetan murrizketak egin ditu eta erakunde hau Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoenez, murrizketak Eusko Jaurlaritzak agindu ditu, ez Udalak.

Orriak