Bergarako Udala eta La Caixa Fundazioak lankidetzan datozen hilabeteetarako  Osasun Tailerrak antolatu dituzte nagusientzako, hauen osasun maila hobetzeko helburuarekin. Hiru tailer antolatu dira, guztiak Bergarako Gizarte Etxean (San Joxepen) egingo dira eta dohainik dira.

 

NOLA ESNATU IRRIBARRETSU. Lo ohiturak adineko pertsonetan

Lo indarberritzailea oso garrantzitsua da egunez ondo sentitzeko, atseden onak ongizatea eta bizitza-kalitatea ematen baititu. Ikastaro honetan lo egiteko ohitura egokienak zeintzuk diren azalduko da eta irrifarre batekin esnatzeko bereziki prestatutako zenbait material emango da.

Egunak: Apirilak 28, 30 eta maiatzak 5

Ordua: 16:30-18:30

Lekua: Bergarako Gizarte Etxeko, San Joxepeko, azken solairua

Iraupena: 6 ordu

Prezioa: Dohainik

 

AKTIBATU ZAITEZ

3. adina aukeraz betetako garaia da. Ikastaroan bizitza-kalitatea hobetzeko proeiktu bat eskainiko da. Honen bidez, norberaren gaitasun fisiko eta mentalak aktibatzeko aukera eskainiko da.

Egunak: Maiatzak 7, 12, 14

Ordua: 16:30-18:30

Lekua: Bergarako Gizarte Etxeko, San Joxepeko, azken solairua

Iraupena: 6 ordu

Prezioa: Dohainik

 

ENTRENA TAILERRA

Ikastaro hau 60 urte beteta dituztenei eta ibilbide luzeak oinez egiteko zailtasunak dituztenei, botilak ireki eta ixteko zailtasunak dituztenei edota hartu beharreko botikak zeintzuk diren gogoratzeko zailtasunak dituztenei zuzenduta dago.

Egunak: Asteazkenero, apirilak 15 eta ekainak 3 bitartean

Ordua: 10:30-12:30

Lekua: Bergarako Gizarte Etxeko, San Joxepeko, azken solairua

Iraupena: 16 ordu

Prezioa: Dohainik

 

Tailerretan izena emateko epea zabalik

Gaurtik hasita eta tailerra hasi baino astebete lehenago interesa duenak izena emateko aukera izango du San Joxepen astelehenetik ostegunera 11:00k eta 12:30ak bitartean edo 943-762140 telefonora deituz.

Udaletxean ere izango da izena emateko aukera. Nahi duenak gizarte zerbitzuetara joan beharko du (udaletxeko 2. Solairuan) eta bertan utzi datuak 8:30ak eta 13:30ak bitartean. Nahi izanez gero, 943-779165 telefonora deituz edo ongizatea@bergara.eus postara mezu bat idatziz.