Azaroko kultura gida argitaratu da
komunikazioa-k Or, 2014-10-24 09:36-n bidalia
Azaroko kultura gida ikusteko sakatu hemen
Jose Agustin Gurrutxaga-ren argazki erakusketa Aroztegi Aretoan
komunikazioa-k Og, 2014-10-23 14:22-n bidalia
1. mailako ofizial igeltseroen lan-poltsa. Froga praktikoen emaitzak
komunikazioa-k Og, 2014-10-23 13:43-n bidalia
OBRA ETA ZERBITZUETAKO BRIGADARAKO 1. MAILAKO OFIZIAL IGELTSEROEN LAN-POLTSA OSATZEKO DEIALDIA
2014ko urriaren 23an egindako froga praktikoan izangaiek lortutako behin behineko emaitzak honako hauek dira:
NAN EMAITZAK
15378985N 12,20
15804144Q 15,70
15947842X 17,20
15397091V EZ GAI
72452214Y EZ GAI
15399141C EZ GAI
72484666M 13,20
15975696B EZ GAI
Emaitzen aurka erreklamazioak aurkezteko epea urriaren 28a arte izango da.
Domekan, Familia Triatloia eta irristaketa, ziklismoa eta zirku txikia
komunikazioa-k Og, 2014-10-23 10:40-n bidalia
Domeka honetan, urriaren 26an, Kirola Kalean egitaruarekin jarraituta Familia Triatloia eta irristaketa, ziklismo eta zirku txikiko ekintzak egongo dira.
Familia Triatloia, bere seme-alabek Lehen Hezkuntzan dituzten familiek parte har dezaten egokituta dago, familia guztiek erraz eta era atsegin baten frogak bete ditzateke.
Koreografia ikastaroa, euskal dantzetan oinarrituta
komunikazioa-k Ar, 2014-10-21 11:44-n bidalia
Euskal dantzetan oinarrituta, gazte edota helduek, koreografiak ikasteko aukera edukiko dute Bergaran. Ikastaroak Edu Muruamendiarazen aholkularitza izango du eta ostiraletan, 18etatik 19:30etara, emango da.
Gaur egun bizi garen mundu digitalak, ikus entzunaren garrantzia handiagotu egiten du eta koreografiak, egunetik egunera, paper indartsuagoa du edozein espektakulotan.
Euskal dantzan oinarritutako koreografia ikastaro honek, lotu egiten du euskal erritmoa baliabide tekniko eta grafiko aurreratuenekin, irudi erakargarriak sortzeko lanabesak erakutsiaz.
Diputatu Nagusia buru dela notarioaren aurrean sinatu da Udalaren eta UNEDaren arteko permuta
komunikazioa-k Or, 2014-10-17 11:53-n bidalia
Gaur, 2014ko urriaren 17an, goizeko hamaiketan, Udaleko Areto Nagusian, sinatu dira Udalaren eta UNED-Bergara Fundazioaren arteko permutaren eskriturak notarioaren aurrean, Diputatu Nagusia buru dela. Ekitaldi berean Diputatu Nagusiak udalari entregatu dio adostutako 1,7€ miloiko laguntza.
Sinatzaileak UNED-Bergara Fundazioaren buru den Martin Garitano Gipuzkoako Diputatu Nagusia, Iñaki Esparza UNED-Bergarako Zuzendaria eta Jaione Isazelaia Bergarako Alkatesa izan dira.
Tupperren hirugarren banaketa asteartean
komunikazioa-k Or, 2014-10-17 08:57-n bidalia
Datorren asteartean, urriaren 21ean, tupperren banaketa egitea erabaki du Udalak, udaletxeko arkupeetan, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.
Udalak 3000 tupper ekarri zituen Bergarara eta oraindik jasotzeko hainbat etxebizitza falta dira, eta era berean, batzuk galdetzen ari dira beste egun baten banaketa egingo den, ezin izan direlako etorri aurrekoetan.
Guztia ikusirik, Udalak hirugarren egun baten ere banaketa egitea erabaki du. Tupperren kanpaina hau etxeko hondakinak ekiditzera zuzenduta dago eta Kutxaren Ekogunek finanziatzen du Bergarako Udalaren laguntzaz.
1. mailako ofizial igeltseroen lanpoltsa. Emaitza teorikoak
komunikazioa-k Og, 2014-10-16 17:31-n bidalia
OBRA ETA ZERBITZUETAKO BRIGADARAKO 1. MAILAKO OFIZIAL IGELTSEROEN LAN-POLTSA OSATZEKO DEIALDIA
2014ko urriaren 16an egindako froga teorikoan izangaiek lortutako behin behineko emaitzak honako hauek dira:
Domekan, bigarren eskuko gauzak salgai Oxirondon
komunikazioa-k Og, 2014-10-16 10:37-n bidalia
Domekan, urriaren 16an, Oxirondo plaza Merkatu Txikia ospatuko da, bertan nahi duten guztien bigarren eskuko gauzak jar ditzazke salgai.
Goizeko 11:00tatik eguerdiko 14:00tara bitartean hainbat pertsonak postua jarriko dute bigarren eskuko gauzak saltzeko edo trukatzeko, Oxirondoko merkatu aurrean dagoen plazan.
Ekimen berri hau Azoka Bergaratzen egitasmoaren proposamenetik abiatu da.
Urriaren 26an, Kirola kalera eguna- 1.go Familia triatloia
iugarteburu-k Og, 2014-10-16 08:16-n bidalia
Urriaren 26an, igandea, goizeko 11etatik aurrera, Ibargarai kalean eta Seminarioko patioan, urteko Kirola kalera azken eguna antolakuko da.
Patin jolasak, bizikleta jolasak, malabarak, akrobazia, oreka jolasak...
Goizeko 13etan 1.go Familia triatloia.
Informazioa eta izen emateak Agorrosinen
943777095