Bihar, hileko lehen eguazteneko azokan, kalabaza dastaketa

Kalabaza protagonista dela, hileroko lehen eguazteneko azoka bihar ospatuko da, urriaren 1ean, eta bertan kalabaza krema dastatzeko aukera izango da.

Azoka, hilero moduan, Oxirondon egingo da arratsaldeko seiretatik bederatziretara bitartean. Baserriko eta bertatko produktuen gain umeentzako tailerrak ere egongo dira. 

Ontziratu zaitez! dendari eta herritarrok tupperak erabiltzearen alde elkarlanean Bergaran

  • Bergarako saltokietan sortzen diren paper eta plastiko hondakinak murriztuko dira Ontziratu Zaitez! kanpainari esker.
  • Gainera, kontsumo jasangarriaren EkoBira azoka ibiltariaren laugarren edizioa Bergaran izango da Urriaren 11n, San Martin plazan goiz eta arratsaldez
  • Etxe bakoitzeko ontzi berrerabilgarri bana banatuko da, EkoBira azokan. Guztira 3000 tupper banatuko dira.

Obra eta zerbitzuetarako aldi baterako langilezaina. Froga teorikoaren emaitzak

OBRA ETA ZERBITZUETAKO BRIGADARAKO, ALDI BATERAKO, ETA TXANDAKAKO KONTRATUAREKIN OBRETAKO LANGILEZAINA

KONTRATATZEKO DEIALDIA

 

CONVOCATORIA PARA LA CONTRATACIÓN TEMPORAL CON CONTRATO DE RELEVO, DE UN/A CAPATAZ DE OBRAS PARA LA BRIGADA DE OBRAS Y SERVICIOS.

 

 

Garbiena zikintzen ez duena!

Herria garbi mantentzeko ardura guztiona dena kontzientziatzeko asmoz “Garbiena zikintzen ez duena!” lema duen kanpaina jarri du abian jarri du Bergarako Udalak.

Udaletik garbitasun arazoak sortzen diren hainbat gune identifikatu dira: goxoki denden inguruak, taberna inguruak, parkeak, paretak, autobus geltokiak eta beste hainbat.

Agorrosingo kirol jarduerak gaur hasten dira. Plaza libre batzuk daude oraindik

 

Kirola kalera sustapen astea eta gero, gaur irailaren 24ean, hasten dira Agorrosinen 2014/15 ikasturteko jarduerak: 1079 herritar, 15 kirol-jarduera desberdin eta 64 ikastaro-ordu eskaintzarekin. Oraindik orain 150 bat plaza ditugu libre.

Ohi bezala, ekintza jendetsuenak, Igeriketa Eskola eta Areto Bizikleta dira. Aipatzeko aurtengo berrikuntzen izen-emate arrakastatsua Crossfit eta Hipo-Pilathes.

Ikastaroak gaur hasten dira osatzeke dauden taldeak eta plaza libreak betetzen joan daitezke. Helduen igeriketan, adibidez, oraindik orain, plaza askotxo daude hartzeko.

Bergararrentzako diru-laguntzak UNEDeko Idazle Eskolak antolatu dituen ikastaroetan parte hartzeko

 

UNEDeko Idazle Eskolak idazten eta ozenki irakurtzen trebatzeko ikastaro laburrak eskaintzen ditu larunbatetan Bergaran.

 

Laguntzak: %100 eta %75 bitartekoak

Irakasleak: Euskal Herriko goi mailako idazleak

Irakaskuntza mota: moduluak eta esperientzia saioak

Programa osoa eta izen ematea:  atxikitako pdf fitxeroan

 

2014-2015 ikasturtean ondorengoak izango dira moduluak:

AZAROAN eta ABENDUAN

Orriak