Atzo herrian emakume batek jasotako genero indarkeriaren aurrean, udalak emakumearekiko elkartasuna adierazi nahi du, eta horrelako kasuetarako dauden laguntza guztiak bere esku jarri nahi ditu.  

Aldi berean, ohar honen bidez, horrelako jokabide onartezinak salatu eta gaitzetsi egiten ditu. Bukatzeko, herritarrek gertakizun honen aurrean erakutsitako jarrera txalotu eta eskertzen du, eta hurrengotan ere bide horretatik jarraitzera animatu nahi ditu, hau baita genero indarkeriarekin bukatzeko bideetako bat.