Bergarako Udala-k Al, 2016-03-07 11:30-n bidalia
Kanposantura doan bide publikoko horma ez zegoen egoera onean 2014ko azaroan izan zen lur jausiaren ondorioz. Azken hilabete hauetan segurtasun neurriak hartu dira eta "Errepide Sailarekin eta Ur Kontsortzioarekin egon ondoren proiektua egin eta dagoeneko hasi dira lanak" jakinarazi zuen Elena Letek, Bergarako alkateak.
Bide publiko honen azpialdetik erreka pasatzen da eta 2014ko lur-jausiaren arrazoi nagusia euri ura izan zen. Horrela, errepide ondoko euste-horma berregingo da, zoladura konpondu eta bide azpitik doan ura bideratzeko kanal moduko bat jarriko dute.
Berreraikitzeko lan horiek “Excavaciones Peru SL” enpresak egingo ditu eta obraren zuzendaritza Tekniber enpresak sarama. Proiektuak 109.765,11 euroko aurrekontua du (BEZ barne) eta Debagaoieneko Landa Garapeneko Elkartetik 40.000 euroko diru-laguntza jasotzea espero da.
Otsaila amaieran hasi ziren lanak eta hiru hilabeteko epean lanak amaituta egotea aurreikusten da.