Bergarako udaletxean bildu ziren atzokoan Elena Lete, Bergarako alkatea, eta Beñardo Kortabarria, Antzuolako alkatea, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariekin. Bertan, amaitu berri diren ezponda egonkortzeko lanen xehetasunak eman zizkien Aintzane Oiarbidek, Bide Azpiegitura diputatuak, bi alkateei.

Horrez gain, Gipuzkoako biribilgunea osatzeko falta den Antzuola-Bergara zatiaren proiektuaren ildo nagusiak aurkeztu zizkien. Bilera osteko prentsaurrekoan Markel Olano Diputatu Nagusiak adierazi zuenez “Antzuola-Bergararen proiektu hau oso urrats garrantzitsua da debagoienarentzat eta Gipuzkoa osoarentzako, horrekin amaitzen delako Gipuzkoako Biribilgunea;  Gipuzkoa eta bere bailara guztiak lotzen dituen ahalmen handiko errepide sarea bukatzen delako”.

 

2016-02-24 Gipuzkoako biribilguneari amaiera emango dion Antzuola-Bergara zatiaren proiektuaren idazketa bukatzear dago (Gipuzkoako Foru Aldundia)

Arloa: