Zabor, Estolderia eta Uraren tasen 2014ko hirugarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea abenduaren 11ean bukatzen da
komunikazioa-k Og, 2014-10-09 12:15-n bidalia
Urriaren 11tik abenduaren 11ra izango da borondatezko diru-sarrera egiteko epea.
Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten zaie, Zabor, Estolderia eta Uraren tasen 2014ko hirugarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea urriaren 11tik abenduaren 11ra izango dela.
Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko ditugu 2014ko abenduaren 11ean.
XXIV. KIROL ARGAZKIEN LEHIAKETA 2014
iugarteburu-k Og, 2014-10-09 08:25-n bidalia
XXIV. KIROL ARGAZKIEN LEHIAKETA 2014
Zuri beltzean eta koloretan, gehinez lau argazki aurkeztu daitezke, maila bakoitzean.
40 x 50 zm..
Lanak Udaletxera eraman edo Agorrosin kirol gunera bidali. Boni Laskurain, 21, 20570 Bergara.
Argazkien onarpen epea, azaroaren 5a.
XXIV Concurso de fotografía deportiva
B/N y color, máximo 4 fotos en cada categoría. 40 x 50 cm.
Entregar las fotos en el Ayuntamiento o enviarlas a Agorrosin kirol gunea, Boni Laskurain 21. 20570 Bergara. Antes del 5 de noviembre.
El sábado se celebra la Feria Ekobira en San Martin plaza
komunikazioa-k Az, 2014-10-08 13:57-n bidalia
Beren lanak Aroztegi Aretoan erakutsi nahi dituzten artistek urriaren 31a arte dute eskaerak aurkezteko
komunikazioa-k Az, 2014-10-08 12:47-n bidalia
Dagoeneko publikatu dira lanak aurkezteko baldintzak arautzen dituzten pleguak. Eskaerak aurkeztuta batzorde misto batek erabakiko du zeintzuk izango diren ikusgarri jarriko diren erakusketak.
Kanpotik etorritakoentzako 60 orduko euskara ikastarotxoa
komunikazioa-k Az, 2014-10-08 11:00-n bidalia
Kanpotik etorri eta euskara ikasteko interesa duten guztioi eskaintza berezi bat egiten zaie AISA ikastaroen bidez; izan ere, euskara ikasten hasteko 60 orduko ikastaro berezi bat antolatu da Bergarako Udalaren eta Udal Euskaltegiaren artean, HABErekin elkarlanean. Ikastaro honetan Euskal Herrira etorri berriei egokitutako metodologia eta materiala erabiliko da.
Ikastaroaren zehaztasunak hauek dira:
Bergarako Udalaren 2015eko egutegian publizitatea egiteko aukera
komunikazioa-k Al, 2014-10-06 10:52-n bidalia
Bergarako Udalak 2015erako ere herritarren argazkiekin osatutako egutegia ateratzeko asmoa duela eta, bertan publizitatea jarri nahi duten herriko dendari, ostalari, enpresa, talde, ikastetxe eta abarrei deia zabaltzen die.
Egutegia aurreko urteetakoaren tankerakoa izango da eta, beraz, publizitatea logotipo moduan joango da. Publizitatea jartzeko interesa dutenak Udaleko Euskara Zerbitzuarekin jar daitezke harremanetan.
Erreka garbiketa auzolanean. Astelehenerako izena eman, mesedez.
komunikazioa-k Or, 2014-10-03 22:38-n bidalia
Urriak 18an erreka garbitzeko auzolana antolatu dugu. Horretarako iaz bezala herritarron parte hartzea garrantzitsua da.
Aseguru kontuak direla eta ezinbestekoa da izen ematea. Horretarako hainbat bide dituzu: Udaltzainetan, Kultur Etxean edo Agorrosinen egongo diren inprimakiak betez. Izena emateko azken eguna: Urriak 6.
errekagarbitzeko@gmail.com helbidera mezua idatziz
Ba horixe! Herria/auzoa txukuntzeko prest bazaude eta urriak 18ko goiza libre badaukazu animatu!!! eta izena eman.
Asmoaren berri zure inguruan zabaldu, faborez. Iaz asko elkartu ginen baina halere leku batzuetan motz geratu ginen... gero eta gehiago elkartu lan gutxiago, giro aberatsagoa eta hobeto ibiliko gara! Ikusi zela ibili ginen iaz honako bideo honetan:
http://youtu.be/dyUivUqaVss.
<iframe width="420" height="315" src="//www.youtube.com/embed/dyUivUqaVss" frameborder="0" allowfullscreen></iframe>
Izan gaitezen eredu etorkizuneko gure herritarrentzat!
ERREKA GARBITZEKO BATZORDEA
Obra eta zerbitzuetarako aldi baterako langilezaina. Froga praktikoaren emaitzak
komunikazioa-k Or, 2014-10-03 22:18-n bidalia
OBRA ETA ZERBITZUETAKO BRIGADARAKO, ALDI BATERAKO, ETA TXANDAKAKO KONTRATUAREKIN OBRETAKO LANGILEZAINA
KONTRATATZEKO DEIALDIA
2014ko urriaren 2an egindako froga praktikoan izangaiek lortutako behin behineko emaitzak honako hauek dira: |
Bihar eta hurrengo bi larunbatetan organo kontzertuak
komunikazioa-k Or, 2014-10-03 09:34-n bidalia
Bihartik hasita, hiru larunbatetan, organo kontzertuak emango dira Santa Marina parrokian arratseko 20:00retan, urriaren 4an, 11an eta 18an.
Kontzertuak Organo Erromantikoaren XV Zikloaren barruan daude kokatuta, Bergara, Azkoitian eta Loiolan ospatuko dira eta aurtengoa Euskal Herriaren Adiskideen 250 urtemugan kokatzen da.
Programa-dossier osoa ikus nahi izan ezkero, sakatu hemen
Kultura kalean bideoa
komunikazioa-k Og, 2014-10-02 12:43-n bidalia