Erreka garbiketa auzolanian.
komunikazioa-k Or, 2014-09-19 11:43-n bidalia
Zapatua eta domekan bisita gidatuak gure lorategiei. Gonbidatuak zaudete!
komunikazioa-k Or, 2014-09-19 11:05-n bidalia
Gure herriko jardin ederrek ikusteko, Udal Turismo Zerbitzuak bisita gidatuak antolatu ditu zapatu eta domekarako.
Lorategixen bisita zirkuitoa hau izango da: Errekalde, Olaso, Mintegia, Untzeta eta Espaloioa, buelta hartu eta bidegorritik Laureaga, Usondo, Lizarreta, Irizar eta Errotalde.
Egun bietako irteerak Errekaldetik egingo dira eguerdiko 12etan. Zapatuko bisita euskeraz eta domekakoa erderaz izango dira.
Etor zaitezte, gure jardin ederrekin gozatzera!
Bihar Kirola Kalean eguna herri martxakin burutuko da
komunikazioa-k Or, 2014-09-19 10:14-n bidalia
Bihar Kirola Kalean eguna dugu.
Hiru esparrutan egingo dira ekintzak
Seminarioan: Eskubaloia, Saskibaloia, Bizikleta eliptikoak, eskalada, kirol egokitua eta txikitxokoa (puzgarriak)
Ibargarain:Boleibol,Badminton, Esku pilota, Bizikleta, irristaketa, hockeya
Udal pilotalekuan:Areto txirrindua, zunba eta goiz osoan zehar Crossfit desafioa.
Eta astea burutzeko, 13:15etan, Herri Martxa "Euskeraz bizi nahi dut " lemapean. Ekarri kamisetak!!!
Inguruan emango diren langabeentzako ikastaroak
komunikazioa-k Og, 2014-09-18 16:34-n bidalia
Azpian langabeentzako inguruko ikastaroen zerrenda.
Gure jardinen bisita birtuala egiteko app-a
komunikazioa-k Og, 2014-09-18 16:14-n bidalia
Ezagutu eta erakutsi gure jardin ederrak bertakoei zein kanpokoei!
komunikazioa-k Og, 2014-09-18 15:51-n bidalia
- Bergarako patrimonio ederrenetarikoa osatzen dute jardin historikoek.
- Hauen artean: Errekalde, Olaso, Mintegia, Untzeta-Arrizuriaga, Espoloia, Moiua-Barrena, Irizar, Usondo-Laureaga, Lizarreta, Errotalde.
- Etor larunbat eta igandean bisita gidatuetara, 12etan. Gero ere bisita gidatuak antolatuko ditugu Turismo Zerbitzutik
- Kontatu herrian daukaguna bertakoei zein kanpokoei.
Ekintzaile! Laguntzen epea amaitzear
komunikazioa-k Og, 2014-09-18 14:58-n bidalia
Gogorazten dizuegu Ekintzaileentzako Lanbidek atera dituen laguntzak amaitzear daudela.
Laguntzak zertan diren jakin nahi izan ezkero eta epeak ikusi sakatu hemen
Udala-UNED Bergara permuta gauzatzeko akordioaren sinadura
komunikazioa-k Az, 2014-09-17 15:09-n bidalia
Gaur eguerdian sinatu da, UNED Bergara Fundazioaren patronatuaren bileran onartu eta gero, Diputazioren-UNED Fundazioaren eta Bergarako Udalaren arteko akordioa, non Diputazioak ematen dion Bergarako Udalari 1,7 M€ko dirulaguntza.
Akordio berean, Udalak UNED Bergara Fundazioari kopuru hau eta Arrizuriaga jauregia ematen dio eta honek Errege Seminarioa, horrela permuta gauzatuaz.
Kirola Kalera astean gaude. Hartu parte!!!
komunikazioa-k Az, 2014-09-17 13:54-n bidalia
- Kirola Kalera astea antolatu du udalak herriko hainbat kirol elkarterikin batera, irailaren 17tik 28ra bitarte.
- Adin guztientzako kirol ekintzak daude (izena eman behar da aurretik)
- 21an igandean, 13:15etan, herrian martxa “Euskaraz bizi nahi dut” lemapean
- Hurrengo domekan Gorlara mendi irteera, gazte eta familientzako.
Gaurtik aurrera Txiki Txokoak zabalik
nnarbaiza-k Az, 2014-09-17 10:46-n bidalia
Gaur hasita, irailak 17, Zabalotegi eta Martoko Txiki Txokoek ateak irekiko dituzte 16:30etik 20:00ra. Egunero, astelehenetik igandera.