webmaster-k Al, 2026-03-23 18:25-n bidalia
Gipuzkoako Foru Aldundiak Eskualdeko Sareko errepideen zoruaren birgaitze iraunkorreko lanak egingo ditu datozen egunetan, eta horiek trafikoan eragin nabarmena izango dute Bergarako Ubera auzoaren inguruan, GI-2632 errepidean, 30,330 eta 30,610 kilometro puntu artean.
Lanok direla eta, aurreikusten da ostegunean, martxoaren 26an, edo ostiralean, martxoaren 27an, eguraldiaren arabera, 8:00etatik 20:00etara errepidea itxita egongo dela aipatutako tartean, bi noranzkoetan.
Trafikoari eragingo zaizkion kalte nagusiak
• Itxiera Ubera auzoko zeharbidearen zati bati eragingo dio: Errementarikoa baserritik (k.p. 30,330) hasi eta Bidebitarte baserria igaro ondorengo norabide aldaketaraino (k.p. 30,610).
• Mozketak ez du eragingo Errotagain baserriaren pareko bidegurutzeari, baina bai Bidebitarte baserri ondoan kokatutako bidegurutzeari, eta baita hilerrira doan sarbideari ere.
• Tarte horretatik igaro beharreko trafikoa GI 3360 errepidera desbideratuko da, ibilbide honetan: “Bergaratik Elgetara, Angiozar auzotik”.
• Hori dela eta:
o Bergaratik Elgetara joan behar duten gidariek GI 3360 erabili beharko dute.
o Eta Elgetatik Bergarara doazenek ere ibilbide berdina jarraitu beharko dute.
Bizilagunen irisgarritasuna
Ubera eta Isusigarra auzoetako baserrietara sartu behar duten bizilagunek:
• 30,330 k.p.-ko sarbidetik egin beharko dute sarrera (Errementarikoa baserriaren paretik),
• izan ere, 30,530 k.p.-ko sarbidean eragina izango dute (Bidebitarte baserriaren inguruan).

