Korrika-k Bergara zeharkatuko du datorren martxoaren 28an, eta horren ondorioz trafikoan eraginak izango dira goizaldean. Korrika 06:15ak aldera iritsiko da Elorregitik, eta Labegaraieta aldetik sartuko da herrigunera.

Korrikaren ibilbide osoak honako guneak hartuko ditu:

Ibarra kalea → Ozaeta → Zubiaurre → San Antonio biribilgunea → Ibargarai → Zurradero → Herrilagunak → Domingo Irala → Irizar ibilbidea → Artekalea → Ariznoa plaza (San Pedro plaza) → Bidekurutzeta → Espoloia → Mintegi kalea → San Antonio biribilgunea → Urteaga → Antzuola noranzkoa.

Ibilbidea dela eta, trafikoa zatika moztuko da Bergaran zehar. Mozketak aldi laburrez egingo dira, ibilbidea segurtasunez garatzeko. Udaltzaingoarekin batera, Korrika batzordeko boluntarioak ere arituko dira kalerik kale, trafikoa bideratzen eta erabiltzaileei laguntzen.

Bergarako Udalak herritarrei gomendatzen die:

·      Goizeko 06:00etatik 07:00etara bitartean ez mugitzeko ibilgailuak, ahal bada.

·      Mugitu beharra badago, Udaltzaingoaren eta boluntarioen jarraibideak zorrotz errespetatzeko.

Egoerak errazten duen heinean, mozketak ahalik eta laburrenak izango dira.

Bergarako Udalak eskerrak eman nahi dizkie bergararrei, eta Korrika-n parte hartzera eta giroa laguntzera animatzen ditu.