Azaroaren 29an hasi daitezke Bergarako negozioak Gabonetako erakusleiho lehiaketan izena ematen

Gabonetako kanpaina indartu eta herriko komertzioa sustatu asmoz, merkataritza-establezimenduetako erakusleihoen lehiaketa ospatuko da aurten ere. Horretarako, lehenbizi komertzioek izena eman beharko dute azaroaren 29tik abenduaren 9ra bitartean, eta, ondoren, bergararrek beraien erakusleiho gustukoena bozkatu beharko dute www.bergara.eus webgunean abenduaren 13tik 18ra bitartean. Sari banaketa abenduaren 20ean egingo da.

‘Harixa’ren balorazio positiboa egin dute, berau sortu eta urtebetera

Euskara enpresa munduan hedatzeko asmoz, Bergarako Udalak ‘Harixa’ egitasmoa jarri zuen martxan 2022 urte bukaeran. Orain, berau sortu eta urtebetera, ekimenaren lehen Batzar Orokorra ospatu dute asteazken honetan 24 enpresek eta eragile ezberdinek. Bertan, orain artean emandako urratsen balorazio positiboa egin dute partehartzaileek, enpresa ezberdinetan egindako diagnostikoa entzun eta ekintza planen aipamena egin ostean.

Indarkeria matxistaren biktimei arreta eskaintzeko erakundeen arteko protokoloa sinatu dute Bergaran

Bergarako Udalak eta herriko eragile ezberdinek Indarkeria Matxistaren Biktima diren Emakumeei Arreta Emateko Erakunde arteko II. Koordinazio eta Arreta Protokoloa sinatu dute astelehen honetan. Urrats garrantzitsu horrek genero indarkeriaren aurkako borrokan bergararrek daukaten konpromisoa nabarmenduko du, eta udalerriko emakume guztien segurtasuna eta ongizatea bermatzen lagunduko du.

Bergarako Nagusien Kontseiluaren lehen bilera antolatu dute Udalak eta herriko eragileek

Datorren asteartean, azaroaren 21ean, Bergarako Nagusien Kontseiluaren lehen bilera ospatuko da udaletxeko pleno aretoan 18:00etatik aurrera. Izan ere, adineko pertsonen ordezkaritza bat (Duintasuna, Nagusilan eta San Joxepe Elkartea) eta Bergarako Udala Bergarako adineko pertsonen kontseilua sortzeko lanean aritu dira azken hilabeteetan herrian nagusientzako topagune bat sortzeko.

Lan honen emaitza, Bergarako Adineko Pertsonen Kontseiluaren funtzionamendua arautzeko erregelamendua eratu eta onartzea izan da, eta orain Kontseiluaren lehen bilera ospatuko da.

UEMAk antolatutako ‘Egin nirekin ere Euskaraz’ kanpainara atxikitu da Bergarako Udala, euskaldun arrazalizatuen inguruko aurreiritziak gainditzeko deia eginez

UEMAk antolatutako ‘Egin nirekin ere Euskaraz’ kanpainara atxikitu da Bergarako Udala, euskaldun arrazalizatuen inguruko aurreiritziak gainditzeko deia eginez. Euskaldunak dira Arlenys, Haider, Aimar, Aya, Nora, Sefora, Miruna, Randy, Ekhi, Manna, Anastasia, Andriy, Zunnurain, Lassana, Abdallah, Alaia, Rayan eta Leen, UEMAk gaur Ibarran aurkeztu duen Egin nirekin ere euskaraz! kanpainari aurpegia jarri dioten lagunak.

Bergarako Udalak desfibriladoreak erabiltzen ikasteko ikastaroa eskainiko die auzo alkate eta udal langileei

Bergarako Udalak iragarri du udal langileei zuzendutako ikastaro bat jarri duela abian, bihotz-biriketako bizkortzerako funtsezko trebetasunak eta desfibriladoreak eraginkortasunez maneiatzeko.

Ikastaro honetan udaltzain guztiek eta herritarrekin zuzenean lan egiten duten udal langileek parte hartuko dute, eta, horrez gain, auzo alkateak ere gonbidatu dira.

Elikadura burujabetzaren “kataiari helduz” hainbat jardunaldi aurkeztu ditu Bergarako Elikadura Mahaiak

Azken urteetako bideari jarraipena emanez, elikadura burujabetzan urratsak eman eta herri mailan elkarlanean arlo ezberdinei erantzuteko proiektuak garatzen ari gara Bergarako Elikadura Mahaian. Sentsibilizazioari dagokion lan-ildoan datozen hilabeteak oparoak izango ditugu. Elikadura mahaia osatzen dugun kideek (Bergarako Udala, Deba Garaia Debagoieneko Landa Garapenerako Elkartea, Ereindajan, Ehundu, Eskubaratz) “Elikadura burujabetzan kataiari helduz” jardunaldiak aurkezten ditugu.

Orriak