webmaster-k Og, 2026-05-28 10:45-n bidalia
Bergarako Udalak jakinarazi nahi du Agorrosingo kanpoko igeritokiak ekainaren 12an, ostirala, irekiko direla, eta irailaren 6ra arte egongo direla zabalik.
Denboraldi osoan zehar, igeritokiek egunero 10:00etatik 20:30era bitarteko ordutegia izango dute. Igeritokia 20:00etarako hustuko da, eta 20:30ean berdegunea itxiko da.
Sarreren prezioari dagokionez, honako hauek ezarri dira:
-
3 eta 17 urte bitartekoentzat:
- Egun osoko sarrera: 4,4 €
- Egun erdikoa: 3,1 €
- Helduentzat:
- Egun osoko sarrera: 8 €
- Egun erdikoa: 5,65 €
Halaber, hileko abonuen prezioak 6,82 eurotik 27,27 eurora bitartekoak izango dira, aukeratutako modalitatearen arabera.
Informazio gehiago eskuratzeko, herritarrek honako bideak erabil ditzakete:
- Webgunea: https://www.bergarakirola.eus/
- Agorrosingo kirol gunea
- Telefonoa: 943 77 70 95

