webmaster-k Ar, 2026-05-19 09:34-n bidalia
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarriko ditu Pentekoste jaiak direla eta. Zerbitzu horiek maiatzaren 22an (ostirala) eta 23an (larunbata) izango dira.
Ostiralean, hilak 22, Eibartik irteerak 00:00etan, 2:00etan, 4:00etan eta 6:00etan izango dira, eta honako ibilbide hau egingo dute: Soraluze (0:15, 2:15, 4:15 eta 6:15), Bergara (0:30, 2:30, 4:30 eta 6:30), Arrasate (0:45, 2:45, 4:45 eta 6:45), Aretxabaleta (0:50 eta 4:50) eta Eskoriatza (0:55, 4:55).
Alderantziz, Arrasatetik 23:15, 1:15, 3:15 eta 5:15ean irtengo dira, ibilbide honekin: Bergara (23:25, 1:25, 3:25, 5:25), Soraluze (23:40, 1:40, 3:40 eta 5:40) eta Eibar (23:55, 1:55, 3:55, 5:55). Gainera, 1:00etan eta 5:00etan zerbitzua egongo da Eskoriatzatik eta 1:05ean eta 5:05ean Aretxabaletatik.
Gainera, ostiralean eta larunbatean irteerak egongo dira Antzuolatik 0:30ean, 1:30ean, 2:30ean, 3:30ean eta 5:30ean, honako ibilbide honekin: Bergara (0:40, 1:40, 2:40, 3:40 eta 5:40), Oñati (1:55, 3:55, 5:55) eta Elgeta (0:55, 2:55 eta 4:55).
Itzultzeko, zerbitzuak egongo dira Elgetatik 1:00etan, 3:00etan eta 5:00etan, eta Oñatitik 00:00etan, 2:00etan eta 4:00etan, eta Bergara eta Antzuolaraino iritsiko dira (Antzuolan 4:25etan izan ezik).
Ordutegiak Lurraldebusen webgunean edo erabiltzaileari arreta emateko 900 300 340 telefonoan kontsultatu ahal izango dira.
