NONDIK GATOZ ETA NORA GOAZ?

2018an Bergarako udalerriak herri-gutuna jaso zuela 750 urte beteko dira. Urteurren esanguratsu hori merezi duen bezala gogorarazteko, hainbat jarduera eta ekimen abiarazten dihardute Udalak eta hainbat herritarrek; ekintza horietan gure historia, lorpenak, izaera eta komunitate-indarra jasoko dira. Era berean, urteurrenak balioko du erakusteko zer izan den Bergara iraganean, nolakoa den gaur egun eta norantz goaz.

Udalerriaren historia laburbiltzen duen dokumentu garrantzitsua sortu da, gure historiaren mugarri garrantzitsuenak jaso eta hemendik aurrera ikertzen jarraitzeko abiapuntua ere badena.

Eusko Ikaskuntzako Lourdes Odriozola Oyarbide Historian doktoreak gauzatu du, baina gidaritza eta ekarpenak Bergarako herritar talde baten eskutik izan dira.

Jaitsi hemen liburuxka PDF formatuan edo eskuratu liburuxka fisikoa Udal Artxiboan, Laboratorium Museoan edo Udal Liburutegian.

Bergara Hiria izenpean emakumezkoen bost txapelketa izango dira aurten

BKEko pilota, futbol, eskubaloi eta saskibaloi taldeek; Burdinola irrisketa taldeak eta Lokatza txirrindularitza eskolak antolatu dituzte txapelketak, Udalaren laguntzarekin.

Bergarako historiari buruzko liburuxka eskuragarri dago

Udal Artxiboan, Bibliotekan eta Laboratorium museoan.

Hainbat herritarrek gidatutako Bergarako historiari buruzko lana eskuragarri

Dagoeneko webgunetik bertatik deskargatu daiteke liburuxka. Eta laster formato fisikoan eskuratu ahal izango dira.

Bergararen 750. urteurrenaren oinarri den kontakizun historikoa eta antolatutako ekintzen aurrerapena aurkeztuta

Urteurren data uztailak 30 da, baina aurretik eta ondoren ere ekintzak izango dira. Bergararen kontakizun historikoa berehala izango da eskuragarri.

Orriak