2018an Bergarako udalerriak herri-gutuna jaso zuela 750 urte beteko dira. Urteurren esanguratsu hori merezi duen bezala gogorarazteko, hainbat jarduera eta ekimen abiarazten dihardute Udalak eta hainbat herritarrek; ekintza horietan gure historia, lorpenak, izaera eta komunitate-indarra jasoko dira. Era berean, urteurrenak balioko du erakusteko zer izan den Bergara iraganean, nolakoa den gaur egun eta norantz goaz.
2017 urtean Gotzon Artzelus herritarrak urteurrena gauzatzeko planteamendu zehatz bat egin zuen eta hori abiapuntu izan dute Udalak eta lanean diharduten eragileek:
'Hiru laurdenak proiektua' (Gotzon Artzelus). Bergararen 750. urteurrena antolatzako Gotzon Artzelusek egindako planteamendua. Jaitsi hemen PDF
750. URTEURRENA – AURKEZPENA : Jaitsi hemen PDFa