Aizu, gazte!
 
Bergara herri hobea bilakatu nahi duzu? Prozesu honetan protagonista izan nahi? Ikasten ari zarena praktikan jarri? Ea guztion artean Bergara mapan eta ezagutzera ematen dugun.
 
Bergara eta Vergararekin interesa edo lotura dutenekin komunitatea egin nahi dugu eta gure herria, gure izaera eta gure altxorra ezagutzera eman.
 
Bergara, Vergara eta bergararrok munduan ezagutzera ematen lagundu nahi badiguzu, eman izena gazteria@bergara.eus helbidera idatzita.
 
VerBergara, ikusi eta ezagutu gaitzatela!!