Gure historia jasotzen ari garen honetan, iraganetik ikasi eta aurrera begira dihardugu.

Hona hemen urteurreunaren harira argitaratutako hainbat lan:

750. urteurreneko aldizkaria.

(2. zenbakia)

Bergarak Hiri-agiria jaso zueneko 750. urteurrenarekin lotuta, udalerrian antolatuko ekintzen berri ematen duen udal aldizkaria. Honako hau bigarren zenbakia da.

Jaitsi hemen liburuxka PDF formatuan 

750. urteurreneko liburua.

Udalerriaren historia laburbiltzen duen dokumentu garrantzitsua sortu da, gure historiaren mugarri garrantzitsuenak jaso eta hemendik aurrera ikertzen jarraitzeko abiapuntua ere badena.

Eusko Ikaskuntzako Lourdes Odriozola Oyarbide Historian doktoreak gauzatu du, baina gidaritza eta ekarpenak Bergarako herritar talde baten eskutik izan dira.

Jaitsi hemen liburuxka PDF formatuan edo eskuratu liburuxka fisikoa Udal Artxiboan, Laboratorium Museoan edo Udal Liburutegian.

'Pol-Pol M.T. Bergarako historia sozial bat, 1942-2017' liburua.

M.A. Elkoroberezibar /  https://liburuak.xubi.eus/

2. edizioa (DIGITALA): 2018ko urria (Zuzenduta eta atal berriekin )  

Jaitsi hemen liburuxka PDF formatuan 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

'Lorenzo Ascasibar: Eskultore baten testigantza. Testimonio de un escultor' liburua.

Bergarako Udalak, Laboratorium museoaren bitartez, herritar talde baten laguntzarekin, Lorenzo Ascasibar Elgetako eskultorearen inguruko erakusketa prestatu zuen Aroztegi aretoan 2021ean.

Erakusketa hori Udalak artistari egingo zion omenaldiarekin bat zetorren, eta Miguel Angel Elkoroberezibarrek Lorenzoren inguruan idatzitako liburuaren aurkezpenarekin: 'Lorenzo Ascasibar: Eskultore baten testigantza. Testimonio de un escultor', hemen irakur daitekeena.

 

 

 

 

 

EranskinaTamaina
PDF icon 750_aldizkaria_afbaja.pdf2.16 MB