Bergarako Udala-k Og, 2018-04-26 18:36-n bidalia
Oraindik ere lehiaketa kirolean emakumearen inkorporazioa ez da guztiz gauzatu, eta alde handiak daude lehiaketa eta ikuskizun kirolean, gizonezko eta emakumezko kirolaren artean.
Hala, Bergarako Udaletik, 750. urteurrenaren inguruan herritarrekin egindako bilera batean, erabaki zen desoreka historiko honi aurre egitea eta Udalak horren alde aletxoa jartzea, berdintasun errealaren bidean. Udalak herriko elkarteei proposatu zien 'Bergara Hiria' emakumezkoen txapelketak martxan jartzea. Proposamenak erantzun bikaina jaso zuen, eta sei talde konprometitu ziren ekimenarekin. Gainera, ekimena ez da 2018 urtera mugatuko. Udalaren eta kirol elkarteen asmoa jarraipena ematea da eta, 5 urterako hitzarmena sinatu dute.
Honako taldeek iragarri dituzte emakumezkoen txapelketak urte honetarako: BKEko pilota, futbol, eskubaloi eta saskibaloi taldeek; Burdinola irrisketa taldeak eta Lokatza txirrindularitza eskolak.
Txapelketa horietan guztietan banatuko den garaikurra Pili Arin bergararrak egin du.