NONDIK GATOZ ETA NORA GOAZ?
2018an Bergarako udalerriak herri-gutuna jaso zuela 750 urte beteko dira. Urteurren esanguratsu hori merezi duen bezala gogorarazteko, hainbat jarduera eta ekimen abiarazten dihardute Udalak eta hainbat herritarrek; ekintza horietan gure historia, lorpenak, izaera eta komunitate-indarra jasoko dira. Era berean, urteurrenak balioko du erakusteko zer izan den Bergara iraganean, nolakoa den gaur egun eta norantz goaz.
Udalerriaren historia laburbiltzen duen dokumentu garrantzitsua sortu da, gure historiaren mugarri garrantzitsuenak jaso eta hemendik aurrera ikertzen jarraitzeko abiapuntua ere badena.
Eusko Ikaskuntzako Lourdes Odriozola Oyarbide Historian doktoreak gauzatu du, baina gidaritza eta ekarpenak Bergarako herritar talde baten eskutik izan dira.
Jaitsi hemen liburuxka PDF formatuan edo eskuratu liburuxka fisikoa Udal Artxiboan, Laboratorium Museoan edo Udal Liburutegian.
Herriko sei kirol diziplinak Bergara Hiria ekimena burutzeko hitzarmena sinatu dute Udalarekin
BKEko Pilota, Eskubaloia, Saskibaloia eta Futbola; eta Lokatza Txirrindularitza Taldea eta Burdinola Irristaketa Kluba dira txapelketak antolatu dituztenak.
Bergararen 750. urteurreneko ikuskizunerako gonbidapenak ekainaren 12an eskuratu ahal izango dira Seminarixoan
Ikuskizuna ekainaren 29an izango da San Martin Agirre plazan.
Larunbatean Bergara Hiria Emakumezkoen Hockey Txapelketa Labegaraietan
Larunbatean, emakume taldeen torneoa egingo da; eta igandean herritar guztiei zabaldutako 3x3 txapelketa.
Igandean Bergarako biraren lehen mendi ibilaldia egingo da
Mugarrien inguruan udalerria bost etapatan zeharkatzeko plana egin du Pol-Pol mendizale elkarteak.
Orriak